Izar Psikologian Uxoa Larramendi eta Leire García psikologoak ari gara lanean, urte luzetako esperientziadun profesionalak.
Gure pazienteen ongizatearekin eta garapen pertsonalarekin konprometituta gaude.
Gure ikuspegi integral eta pertsonalizatuak laguntza gertukoa eta eraginkorra eskaintzea ahalbidetzen digu, gugan konfiantza duen pertsona bakoitzaren premia indibidualetara egokituta egokituta.

Uxoa Larramendi
(Elkargokide-zenbakia: 1589)
Gaikuntza sanitariodun psikologoa. Etengabeko formakuntza, Irakurketa eta Kasu Klinikoen Aurkezpenen Mintegian, Donostiako Eremu Freudiarrak antolatuta. Esperientzia genero-indarkeria, familia barneko gatazka eta nerabezaroaren inguruan eta traumen ondorio psikopatologikoetan, besteak beste. Zenbait peritu-txosten egin ditut, Istanbulgo Protokoloa aplikatuta, IVAC-KREI Kriminologiako Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren enkarguz eginiko ikerketetan. Genero-indarkeriaren biktimekin eta babesgabetasun-arriskuan dauden haur eta nerabeekin lan egiten dut, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hainbat programen baitan.

Leire García
(Elkargokide-zenbakia: 1544)
Gaikuntza sanitariodun psikologoa. Masterra familia eta bikote-terapian. Etengabeko formakuntza, nerabeen klinikaren arloan bereziki. Orientazio-lanak egin ditut hezkuntzaren arloan. Esperientzia genero-indarkeria, traumari lotutako psikopatologia, familia barneko gatazka eta nerabezaroaren inguruan eta haurren klinikan, besteak beste. Autoerregulaziorako teknikak (arnasketa, erlaxazioa, bisualizazioa, meditazioa…). Genero-indarkeriaren biktimekin eta babesgabetasun-arriskuan dauden haur eta nerabeekin lan egiten dut, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hainbat programen baitan.
